(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Sendagaiak ordaintzeko laguntzak

 

Nolakoak dira laguntza berri hauek?

Nafarroako Gobernuak sustatutako laguntzak dira, finantzaketa publikoari lotutako sendagaiak erosteko, eta haien xedea da botiken kostua ez dadin oztopo izan baliabide gutxien dituzten herritarrentzat.

Nork baliatu ditzake?

Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak, badin eta::

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • 18.000 euro* baino gutxiagoko errentak badituzte urteko.
  • Farmazia-prestaziorako eskubidea badute eta tratamendu mediko finantzatuetako gastua badute 2022ko urritik 2023ko irailera artean.
  • Eta, gainera, honako baldintza hauetakoren bat ere betetzen badute:
  • a) Gizarte Segurantzako aseguratu aktiboak badira edo horren pareko egoeran badaude, edo titularraren onuradunak badira.

    b) Erakunde eskudunak farmazia-prestazioa funts publikoen kargura jasotzeko eskubidea aitortu badie, titularrak edo titularraren onuradunak diren aldetik.

    c) MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoa badira (titularrak edo titularraren onuradunak) eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu badute.


* 2021eko ekitaldiko errenta-aitorpenaren arabera.
.

 

Non eskatzen dira?

Internet bidez eska daitezke, Nafarroako Gobernuaren izapideen webgunearen bidez, edo Osasun Karpeta Pertsonala,ren webgunearen bidez, baita ohiko osasun etxean edo kontsultategian edo Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza z.g., 4. solairua).

Osasun-txartelaren titularrak egin behar du izapidea, edo haren ordezkariak, titularraren NANa aurkeztuta.


 

Zer agiri aurkeztu behar da?  

Laguntza-eskabidea, NAN edo PASAPORTEA, eta banku-kontu baten zenbakia. Fakturak aurkeztea beharrezkoa da medikamentuak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean; bestela ez da beharrezkoa.


 

Noiz arte eska daitezke laguntzak?

Laguntzak 2023ko irailaren 30era arte eska daitezke.

 

Deialdi berrietarako, eskaera bat egin beharko da berriro.

 

                                eskatu laguntzak hemendik


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa