Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak sustatutako laguntzak dira, finantzaketa publikoari lotutako sendagaiak erosteko, eta haien xedea da botiken kostua ez dadin oztopo izan baliabide gutxien dituzten herritarrentzat.
Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak, badin eta::
a) Gizarte Segurantzako aseguratu aktiboak badira edo horren pareko egoeran badaude, edo titularraren onuradunak badira.
b) Erakunde eskudunak farmazia-prestazioa funts publikoen kargura jasotzeko eskubidea aitortu badie, titularrak edo titularraren onuradunak diren aldetik.
c) MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoa badira (titularrak edo titularraren onuradunak) eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu badute.